Bortizkeria matxistarik gabeko bizitza batzuetarako memoria Feminista

Bortizkeria matxistarik gabeko bizitza batzuetarako memoria Feminista

Bortizkeria matxistarik gabeko bizitza batzuetarako memoria Feminista

Gaur, azken urteetan bezala, Ahal Dugu Euskadiren aldetik emakume, neska, nerabe, gazte eta adineko guztien eskubideak eta askatasunak babesteko ahaleginak biderkatzen jarraitzeko konpromisoa dugula adierazi nahi dugu, hain zuzen ere indarkeria matxistarik gabeko gizarte batean bizi eta gozatzeko aukera izan dezaten.

Gaur, azaroaren 25ean, emakumeen gaineko indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, inoiz baino gertuago ditugu 2018an zehar indarkerien biktima izan dira eta erasotuak izan diren emakume guztiak. Bai 4.244ko zifraren barruan daudenak, bai hortik kanpo daudenak. Oraindik estatistikaren ertzetan geratzen direnak. Gaur inoiz baino gehiago ditugu gure pentsamenduetan azken hamar urteetan Euskadin erail dituzten 30 emakumeak, baita emakume izateagatik, besterik gabe, gure lur global honetan indarkeriaren biktima izan diren emakume guztiak ere. Mirabal ahizpak zein gure kide Marielle Franco eta Berta Ceceres. Gaur egun Rojhavan gogor eusten dioten emakume guztiak zein azken egunetan salatu ditugun sexu-erasoen biktimak. Bolibian eta Txilen jazartzen eta torturatzen dituzten emakume indigenak zein, eguneko argitasunean elkar maitatu nahi izateagatik, Galizian erasotu dituzten nerabeak.

Indarkeria matxistaren forma guztiak giza eskubideen urratze sistematikoak eta egiturazkoak dira eta, hortaz, errotik ezabatu behar dira, era berean, memoria, aintzatespen eta erreparaziorako politiken garapen-esparruan.

Memoria eta aitorpena baliagarriak ditugulako salatzearen beldurra galtzeko, baita indartsuagoak egingo gaituzten eta prebentzioan eta sendatze-prozesuan lagunduko gaituzten sare kolektibo eta sozialak deskubritzeko, sortzeko eta horien parte izateko ere.

Giza eskubideak errespetatzen dituela adierazten duen gizarte batek, ezinbestean, emakumeek pairatzen dituzten giza eskubideen egiturazko urratzeei aurre egin behar die, memoriaren eta erreparazioaren bitartez. Izan ere, gure ikaskuntza sozialak memorian oinarritzen dira eta horrela transmititzen dizkiegu emakumeen hurrengo belaunaldiei. Memorian oinarritzen ditugu gure etorkizun bateratuaren zutabeak.

Ahal Dugu Euskadin, memoria horrek emakumerik atzean utziko ez duela ziurtatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Indarkeria matxistarekin lotutako kontakizunak isildu nahi dituztenen nahiz, gizarte gisa erakusten diguten irudia onartu nahi ez dutelako, kontakizunak desitxuratzen dituztenen aurkako txerto gisa balio dezakeen memoria bat sustatzeko konpromisoa hartzen dugu. Gaur, desinformazioak nahiz manipulazioak indarkeriaren biktima bihur gaitzatela saihesteko konpromisoa indartzeko eguna ere bada. Gaur, instituzioak emakumeek modu pluralean, adinekoek, nerabeek, arraza ezberdinekoek, lesbianek, trans emakumeek, etxeko langileek, autonomoek nahiz enplegatuek, prekarizatuek, pentsiodunek eta ikasleek, azken urteetan adierazi dutenaren neurrira iristea eskatzeko eguna da ere bai. Agenda feministak badauka memoria; ezagutara eman behar den milaka emakumeren genealogia bat ekartzen digu, eta etorkizuna dauka; eta etorkizun hori lortzeko, guztia aldatu behar dugu. Ezin gara indarkeriaren biktima izatearekin konformatu; indarkeriarik gabeko bizitzak izateko borrokatu behar dugu.

Guk, emakumeok, instituzioetatik, gure esparru politikotik, euskal gizartea animatu nahi dugu gaurko aurreikusi diren mobilizazioetan parte hartzera eta indarkeriaren biktima guztien memoria, aintzatespena eta erreparazioa osatzen duten gizarte-sare bizietan murgiltzera.

Ez dago memoriarik gabeko etorkizunik; ez dago erreparaziorik gabeko justiziarik.


Comparte